BASAURICULTURANOTICIAS

El concurso de relatos cortos en euskera “Hitz-Erdiko Kontaketak” ya tiene ganadora: Naroa Elortegi García

La edición de este año ha batido el record de participación con 203 relatos

Desarrollar la frase ““Zoragarria, besterik ez…” era la interesante propuesta de partida para el concurso de relatos cortos en euskera  “Hitz-Erdiko Kontaketak” organizado por el Ayuntamiento de Basauri mediante el Servicio de Juventud ZirtZart . Naroa Elortegi García, de Mungia, ha conseguido con su relato, de como máximo 100 palabras, convencer al jurado para llevarse el primer premio.

En esta cuarta edición, desarrollada a lo largo de enero y marzo, el concurso ha batido record de participación con 203 relatos recibidos, 121 de personas menores de edad. En esta ocasión también se ha contado con al colaboración del medio de comunicación Geuria Hego Uribe y Elkar Euskal Kulturgintza.

Relatos ganadores

Naroa Elortegi García (Mungia) Primer premio valorado en 200€)

Zoragarria, besterik ez. Halakoa izango zen azken eguna. Inoiz iristen ez zen hura. Musukoak ahaztuko genituen eguna, lagunekin batuko ginen hura, familia osoa elkartuko zen eguna, mugak zabalduko ziren hura, besarkatuko ginen eguna, elkarri musu emango genion eguna, juergan aterako ginen hura… Dena bere horretara bueltatuko zen eguna. Horrela imajinatzen genuen egunero, orduero, ia minutuero amesten genuen eguna. Baina egunak joan egunak etorri bidean besarkatu gabe joan zitzaizkigun asko. Joan zitzaizkigun minutuak, orduak eta egunak, eta azken musurik gabe aitona-amonak eta neba-arrebak, joan zitzaizkigun lagunak. Nahiz eta heldu azken eguna, inoiz ez zen itzuliko joan zitzaiguna.

Karlos Aretxabaleta Ormaetxea (Bedia) Segundo premio valorado en 125€)

Zoragarria, besterik ez. Holakoxea da emakume zahar baten jarduna; basoan lurretik botata aurkitzen dituen hitzak batzen ditu gauero. Perretxikoak bailiran, haztamuka, zuhaitzen magaletik mendizaleei eroritako hitz onduak emeki jasotzen ditu. Eguzkia hil orduko, basoko musdeak tentuz askatzen ditu paper-bolak bere gordelekuan barrena irakurtzeko; ibiltariek galdutako mila sekretu gordetzen dituztelakoan. Gero, kontu handiz, altxorren kutxan gorde ohi ditu, urre gorria direlakoan. Beste batzuetan, ordea, denboraren poderioz basoko orbelean sustraitutako hitzak errotik atera, krak! kolpe hots batean moztu, eztiki biribilkatu, ahora eraman eta berba biribilguari sua ematen dio. Halakoetan, bakean dago gure basanderea, askea baita hitz gozoak erretzean, sutxakurrak sortzen dituenean.

Eneritz Alberdi Irastorza (Berrobi) Tercer premio valorado en 75€

-Zoragarria, besterik ez. -Zoragarria eta kito? Ez da ohikoena bainan ederto. Jaiotza eta heriotza egunak goran? Beheran? – Ez. -Orduan, izena? -Ezta ere. -Beraz, zertxobait garestiagoa izango da. «Annos vixit», «iacet hic», » memento mori» esaldiak moldeekin egiten dira eta zuk nahi duzuna zizelkatuta. Ulertzen? -Bai, ados. -Eta? Gizon berezia izan behar zuen. -Ez dakit, ni asegurukoa bai naiz. Benjamin jaunak ez zuen senide ezagunik. Dirua eta jabetzak atzerrian duen sasi-semeari utzi eta azken nahia hau zuen: zoragarria deritzon hilarria. Bera nolakoa zen? -galdetzen didazu. Nik, zeri esaten dion zoragarria jakin nahiko nuke.

Malen Maruri San Juan (Bilbao) Premio Elkar destinado a menores de edad valorado en 150€

Zoragarria, besterik ez … Horrela deskribatuko nuke zurekin pasatutako une bakoitza; gogoratzen duzu ezagutu ginenekoa? 12 urte bete berri zenituen, berehala konektatu genuen eta hasieratik oso ondo moldatzen ginen elkarrekin. Zure gurasoentzako ez nintzen eredu ona, ez nintzen beraien gustukoa eta edozein aitzakia erabiltzen zuten zu zigortu eta nigandik urrun egon zintezen. Hala eta guztiz, gure harremana ez zen galdu; aitzitik, gero eta ordu gehiago pasatzen genuen bata besteari begira, zure gurasoek ez zekitenean. Pasa den astetik oso triste nago, entzun nizun esaten zuretzako ni ez nintzela nahikoa. Berehala baztertu nauzu eta popularrarekin joan zara, azken generazioko Iphone 12arekin. Xiaomi 9

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *